XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAGARPENA, 1990eko maiatzaren 10ekoa, Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzarena, tentsio haundiko elektra instalakuntza zenbait informazio publikora ateratzen duena.

Urriaren 20ko 2619/1966 Dekretuaren 10. atalean eta egun bereko 2617/1966 Dekretuaren 9.ean adierazten diren ondorioetarako, informazio publikora ateratzen dira ondorengo instalakuntza hauek; Iberduero, S. A. da eskegilea: Erref.: L-272(2) jac.ia.

Kokalekua: Murueta udalerrian.

Ezaugarriak: 30 kVko airean zeharko elektrabidea, zirkuito bikoitza, Astilleros de Murueta, S. A. delakoaren t. z. hornitzen duen elektrabidearen bariantea, elektrabide horretako 2 dorrea eta aipatutako t. z.ren kokagune berriaren artekoa; 193 m. luze izango ditu bariante horrek, eta 116,2 mm2ko sekzioa duen aluminio-altzairuzko LA-110 hari eroalea erabiliko da, eta euskarri metalikoak.

Aurrekontua: 4.899.335 PTA.

Helburua: Astilleros de Murueta, S. A. delakoak, bere transformazio zentrua lekuz aldatzeari buruz, egindako eskariari erantzutea.

Erref.: L-2.001(3) jac.ia. Kokalekua: Bilboko udalerrian.

Ezaugarriak: 13 kVko airean zeharko elektrabideak, Larraskitu-Zezen Plaza L-3 eta L-23 eta Larraskitu-Amezola L-4 eta L-24 zirkuitoen aldakuntza, elektrabide horien 3. dorretik lurrazpiko pasurako proiektatuta dagoen dorre metalikora artekoa; 160 m. luze izango ditu, tarte bakarrean, eta eroale gisa 50 mm2ko sekziodun kuprezko haria erabiliko da.

Aurrekontua: 6.002.100 PTA.

Helburua: Egungo airean zeharko elektrabidea aldatzea eta zati batean desagertaraztea, Bilboko Udalak egindako eskariari erantzunez.

Erref.: L-4.396 jac.ia. Kokalekua: Lezamako udalerrian.